XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESKALAK
1.
Plano eta marrazkiak egiterakoan guztiz garrantzitsua da eskalak zer diren ondo ezagutzea.
a)
Marrazkian errepresentaturiko irudiaren magnitudea eta errealitatean piezak duen egiazko magnitudearen arteko erlazioa da eskala.
Beraz,
Pieza bat, handiagoturik errepresenta daiteke irudian (erlojuaren pieza bat adibidez) edota txikiagoturik (prentsa handi baten bastidorea adibidez).
Handiagotze ala txikiagotze hauek, erlazio konstante edo ESKALA batean egiten dira.
b)
Eskala guztiak, hiru taldetan banatuko ditugu.
Eskala naturala, txikiagotze-eskalak eta handiagotze-eskalak dira hiru talde horiek.
1. Eskala naturala: eskala hau da piezak dituen dimentsioen berri ondoen ematen duena.
Piezak egiazko magnitudez marrazten dira paperean.
Ahal den guztian erabiltzea komeni da.
2. Txikiagotze-eskalak.
1 baino txikiagoak dira eskala hauek.
Txikiagotze-eskala arautuak, ondoko hauek dira: